XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ermandadea

ALDI aretan, baserritarrak ermandadeak eukiezan, alkarri lagunduteko.

Ermandade batek ditu maiordomo edo nagosia eta beste iru tasatzaile.

Oneik kanbietan dira urteagarrenean, eta ganaduak tasetan dira iru ilabetetik iru ilabetera.

Denpora txarren bat izan ezik, atara bear izaten zirean batzarrera, bai malortuko zelaira eta bai elaurtara. Denpora txarra baegoan, kortan bertan tasetan audezan.

Abuztuaren lenengo domekan, urtean bein, batzarraren osteian, zelebretan zan ermandadeko meriendea, garrafoi bete ardaogaz. Janaria, bakotxak beren etxetik eroana.

Merienda orretan berba-bide zirean urte guztiko goraberak, eta nozik bein egoten zirean ezbardintasun batzuk edo eztabaidak.

Baia tira: sarritan ez zan gizona berba egiten auena, ardoa baño.

Orduko interan ez zan lez edaten Gabon, Azentzio edo egun andietan baño, ta alan efekto geiago egiten eutsen ardaoak.

Abuztuaren lena izaten zan piper barrien edo txorixeruen denporea, ta orregaitik afan andia egoan merienda orretara.

Batek besteari erakutsiz, esan eutsen: Badaukaguz piperrak, ba, auzune guztian ez dagozen modukoak.